"Ezin gara pozik egon"
Ernesto Valverdek onartu du "taldeak ez duela neurketa ona egin" eta porrota "atzerapausoa" dela
Atletico de Madriden eta PSG-ren aurka lortutako azken emaitza onen ondoren, txanponak kontrako aldea erakutsi dio Athletic Clubi Abanca Balaidosen egin duen bisitan. Ernesto Valverderi ez zaio batere gustatu bere jokalariek osatu duten partida: "Atzerapausoa da. Bi neurketa geratzen zaizkigu lehen itzulia bukatzeko eta puntuak batu egin behar ditugu. LaLigan berdintasun handia dago talde guztiekin, zaila da puntuak batzea eta gaur ez dugu aurrerapausorik eman. Ezin gara pozik egon".
Entrenatzaile zuri-gorriak ez du kezkarik azaldu lehoiak etxetik kanpo lortzen ari diren emaitzen inguruan, baina bai Vigon erakutsitako jokoagatik: "Beste irteera batzuetan taldea ondo ikusi dut, baita galdu izan dugunean ere. Gaur, aldiz, ez gara ondo egon, emaitza edozein dela ere. Ez dugu arriskurik transmititu. Ez dut uste konstante bat denik. Ez nau kezkatzen. Gaur ez gara bertikal egon. Baloiaren agintea izan dugu, baina ez diogu minik egin aurkariari. Ez gara fresko egon partidan".
Erlazionatutako partidak
RC Celta - Athletic Club



