
Athleticen poster ofiziala 2025/26 denboraldirako
Athleticen poster ofiziala 2025/26 denboraldirako
Klubeko lehen hiru taldeak eta Fundazioko Genuineak urteroko argazkia atera dute, oraingo honetan gure zaleak, Unique In The World, atzean dituztenak, familia zuri-gorria definitzen duen lotura berezi hori sinbolizatuz
Athletic Clubek bere hiru taldeen poster ofiziala aurkeztu du 2025/26 denboraldirako. Atzealde gris eta beltz baten gainean, athleticzaleak ere bertan direlarik, aurtengo kartelak familia athleticzale osoaren batasun bakarra eta leiala sinbolizatu nahi du.
Unique In The World zalegoak, taldeari laguntzen dionak eta, erabaki propio baten ondorioz, gizartean izateko, lehiatzeko eta garaipen bakoitza dastatzeko moduan sinesten duenak eta guztiok ordezkatzen gaituenak, babesten gaitu. Gizonezkoen posterra ostegun honetatik aurrera egongo da eskuragarri Kutxabankek Bizkaian dituen bulegoetan Athletic Clubeko babesle ofizialaren bezeroentzat.
Emakumezkoen lehen taldea
Bere lehen plantillen posterrekin batera, Athleticek Genuine Fundazioarena ere aurkezten du, Klubaren harrotasuna. Ezagutu gehiago Fundazioaren proiektu honi buruz.


