Olentzero eta Mari Domingi, Athletic Clubekin Ibaiganen!

Olentzero eta Mari Domingi, Athletic Clubekin Ibaiganen!

Abenduaren 22an, 15:00etatik 19:30era, eta San Mamesera joan aurretik, Olentzerok eta Mari Domingik familia athleticzaleko txikienen gutunak zuzenean jasoko dituzte

Olentzerok eta Mari Domingik, astelehenean San Mamesen jokatuko den Athletic Club-RCD Espanyol partidan parte hartuko dutela aprobetxatuz, arratsaldea Ibaigane Jauregian (Mazarredo Zumarkalea, 23, Bilbo), egoitza ofizial zuri-gorrian, pasatzea erabaki dute, eta familia athleticzaleko txikienak aurrez aurre hartzea.

Klubari jakinarazi diotenez, Olentzerok eta Mari Domingik 15:00etatik 19:30era jasoko dituzte Gabonetako gutunak. Ondoren, San Mamesera joango dira, eta handik zelaian bertan agurtuko dituzte zale zuri-gorriak.


Olentzero eta Mari Domingirako izen-ematea eta txandak Ibaiganen

Pilaketak saihesteko eta Olentzero eta Mari Domingiren lana errazteko, Klubak harrerako lau txandetako batean izena ematea erabaki du:

  • 15:00etatik 16:00etara
  • 16:00etatik 17:00etara
  • 17:00etatik 18:00etara
  • • 18:00etatik 19:30era

Pertsona heldu batek eman beharko du izena, eta inprimakian gehienez hiru haurren izena eman ahal izango da.
 

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IBAIGANEN IKUSI NAHI DITUT
 

Aforoa mugatua da, eta lau txandak bete ondoren, izena emateko prozesua itxiko da.
 

Olentzero eta Mari Domingiren postontziak Ibaiganen, San Mamesen eta denda ofizialetan

Olentzeroren eta Mari Domingiren Gabonetako postontziak txikien eskura daude jada Ibaigane Jauregiko eskaileretan, San Mameseko Bazkidearen Arretarako bulegoan eta, laster, Klubeko denda ofizialetan.

Gainera, Olentzero eta Mari Domingi San Mamesen egongo direla jakinda, Athletic Club Fundazioko boluntarioek kartak jasoko dituzte zelaiko ateetan, Olentzero eta Mari Domingiren posta-zakuetan sartzeko.

Gogoratu Klubak txikienen eskura jarri duela Athleticen gutun ofiziala, Olentzero eta Mari Domingiri emateko. Beti bezala: Athletic
 

ZURE GUTUNA DESKARGATU