Valverde: “Kopa sorpresa kutxa bat da”

Valverde: “Kopa sorpresa kutxa bat da”

Teknikariak, Ourense CF taldearen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, “oso adi egon behar dugu, guri kalte egiteko argudioak baitituzte” ohartarazi du

Athletic Kopan estreinatuko da ostegun honetan, Kopako final-hamaseirenetan Ourense CF taldea izango baitu aurkari. Ernesto Valverdek kategoria txikiagoko taldeen aurkako partida hauen zailtasunaz ohartarazi du: “Sufritzen diren partidak dira, inork ez ditu erraz irabazten. Lehiaketa honetan asmatzeak edo hanka-sartzeak berebiziko garrantzia du, eta bihar erabakiko da aurrera jarraituko dugun ala ez. Behin betiko partida da eta, aurrera egin nahi badugu, hasieratik jakin behar dugu zer daukagun jokoan".

Arerioari dagokionez, entrenatzaile zuri-gorriak denboraldia ondo hasi ez zuela esan badu ere, zera onartu du: "sailkapenean gora egin dute eta emaitza positiboak lortu dituzte, Kopan izandako jokaldiak lagunduta. Bi kanporaketa irabazi ditu Lehen Mailako taldeen aurka eta kalitatea eta sendotasuna duen taldea da. Oso adi egon behar dugu, oso momentu onean daudelako eta guri kalte egiteko argudioak baitituzte".

Ligako azken partida galdu arren, Valverdek baikortasunez begiratzen dio partidari: "Lehiaketa ezberdina da hau. Jokoan dago gakoa, egoera eta zelaira egokitzen jakitean. Kopa sorpresa kutxa bat da eta garrantzitsua da hain ohituta ez gauden egoeretan moldatzen jakitea”.