
Athleticek ateak zabalik entrenatuko du San Mamesen abenduaren 30ean
Athleticek ateak zabalik entrenatuko du San Mamesen abenduaren 30ean
Bertara joan nahi dutenek doako sarrerak jaso beharko dituzte Klubaren webgunean
Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak ateak zabalik egingo du entrenamendua San Mamesen, abenduaren 30ean, asteartean, 10:30ean. Lehoiak buru-belarri sartuta egongo dira urtarrilaren 3an Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duten Ligako partida prestatzen.
Zale gazteenek gozatzeko aukera paregabea izango dute, ohi bezala estadioko harmailak beteko baitituzte. 2025. urteari agur esateko aukera paregabea izango da, taldea eta zaleak elkarrekin.
Entrenamendua ikusi nahi dutenek sarrerak erreserbatu beharko dituzte Klubaren webgunean, doan, eta gehienez lau gonbidapen pertsona bakoitzeko, beren kontu digitala erabiliz (Bazkide, Gazte Abonoa, Club Athletic edo Athleticzale gisa erabiltzen dena). Athleticek pixkanaka irekiko ditu harmailak, eskariaren arabera.
ENTRENAMENDURAKO SARRERAK ERRESERBATZEA
San Mameseko ateak 09:00etan zabalduko dira eta DJ batek itxaronaldia musikarekin girotuko du lehoiak berdegunera irten arte. Lan saioa bukatzean, jokalariak harmailetara hurbilduko dira zenbait sorpesarekin.
Entrenamendurako sarrerak lortu nahi badituzu eta oraindik kontu digitalik ez baduzu, sor ezazu orain, minutu batean:
