"Garaipenak asko emango liguke"
Ernesto Valverdek RCD Espanyoli irabaztea espero du, Europako postuetarako lehian hiru puntu garrantzitsu lortzeko
"Hurbildu nahi badugu eta distantzia murriztu nahi badugu, denboraldiko unerik onenetako batean dagoen talde baten aurka irabazten saiatu behar dugu bihar. Inertzia positibo izugarria dute eta hautsi egin behar dugu. Lana emango digute oso ondo egiten ari direlako. Garaipen batek asko emango liguke". Ernesto Valverdek urteko azken partida irabaztea espero du, RCD Espanyolen aurka. Athleticek talde perikoa hartuko du, Europako postuetan dagoena, lehoiengandik zazpi puntura. Bihar San Mamesen jokatuko den partida oso garrantzitsua da: "Neurketak garrantzi handia hartzen du, urrun geratzeko arriskua baitugu. Partida guztiek dute garrantzia, batez ere, lehen itzuliaren amaiera hurbiltzen ari dela kontuan hartuta. Puntu-distantzia murriztu nahi dugu".
Gabonen atarian, irabazteko beharra ikusita, Valverdek "laguntza" eskatu dio Olentzerori LaLigako 17. jardunaldiko partidarekin: "Bihar irabazteko bultzadatxo bat emateko eskatzen diogu. Urteko azken partida da eta ondo bukatu nahi dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Espanyol



