
Vuelingek eta Athletic Clubek hegazkin zuri-gorri berria aurkeztuko dute San Mamesen
Vuelingek eta Athletic Clubek hegazkin zuri-gorri berria aurkeztuko dute San Mamesen
Astelehen honetan RCD Espanyolen aurka jokatuko duten partidara bertaratuko direnek aireontzi berriaren xehetasunak ezagutuko dituzte, berdegunean eta zelaiaren kanpoko fatxadan egingo den mapping baten bidez
Astelehen honetan RCD Espanyolen aurkako partidara joango diren zaleek Vuelingek 25/26 denboraldiari begira Athleticentzat prestatu duen hegazkinaren diseinu berria ezagutuko dute. Bi erakundeek aktibazio berezia prestatu dute San Mameseko berdegunean. Ikus-entzunezko mapping ikusgarri baten bidez, aireontzi berria aurkeztuko dute, bai berdeguneko erdiko zirkuluan, bai estadioaren kanpoko fatxadan ere.
Vuelingek 180 eserlekuko Airbus A320 honetarako prestatu duen proposamen estetiko berria kolore zuri-gorrietatik haratago doa, "Lion Friendly" kontzeptua txertatzen baitu, zale zuri-gorrieek Europako hiri handietan duten presentzia handiari omenaldia eginez.
Kanpoko diseinuak Athletic Cluben armarria nabarmentzen du, aurreko denboraldian baino askoz eskala handiagoan eta sarrerako atearen ondoan kokatuta egongoda, fuselajearen idatzita doan "Aupa Athletic" goiburuaren ondoan. Oraingo honetan, taldeko protagonistak Unai Simon, Aymeric Laporte, Nico Williams, Iñaki Williams, Daniel Vivian eta Alex Berenguer dira.
Athleticek bigarren urtez izango du hegazkin pertsonalizatua. Aurreko denboraldian, Athleticen hegazkina enbaxadore ibiltari bihurtu zen, eta 2.000 hegalditan baino gehiagotan ibili zen Europan zehar. Guztira, 330.000 bidaiari inguru garraiatu zituen 165 ibilbide desberdinetan.
Ekimen hau aitzindaria da LaLigan, eta Klubaren marka nazioartean proiektatzeaz gain, Vuelingek Bilborekin duen konpromisoa indartzen du. Izan ere, airelinea Loiuko aireportuan garraiatutako 25 milioi bidaiariren mugarrira iritsi berri da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Espanyol


