Urteko bisitarien errekor berria AC Museoan

Urteko bisitarien errekor berria AC Museoan

Athletic Clubeko Museoak 161.265 bisita jaso ditu 2025ean, eta Bizkaiko hirugarren museorik bisitatuena izaten jarraitzen du

AC Museoak urteko bisitari kopuruaren errekor historikoa itxi du 2025ean. Guztira, 161.265 lagunek bisitatu dute Athletic Clubeko Museoa urtean zehar, inauguraziotik lortu den kopururik altuena, eta datu horrek Bizkaiko hirugarren museorik bisitatuena dela berresten du.

BISITATU AC MUSEOA
 

Hazkundeak balio berezia hartzen du kontuan hartzen bada 2024ko Kopako garaipenak izan zuen eragin handia; izan ere, 2023arekin alderatuta ia %25eko igoera izan zen bertaratze-mailan. 2025eko datuek, ordea, joera hori unean-unekoa izan beharrean, sendotu egin dela berresten dute.

Museoa ireki zenetik lehen aldiz, Estatutik kanpoko bisitariak Bizkaikoak baino gehiago izan dira, Athletic Clubek nazioartean duen erakargarritasuna agerian utziz. Bisiten %27,44 Bizkaiatik iritsi dira, %38,26 Estatuko gainerako lurraldeetatik, eta %34,30 munduko beste herrialde batzuetatik.

Datu hauek AC Museoak Athletic Cluben historia, balioak eta nortasuna zabaltzeko duen zeregina indartzen dute, baita lurraldeko kultura- eta turismo-erreferente nagusietako bat izaten jarraitzen duela ere.