"Aspaldiko partidarik txarrenetakoa izan da"

"Aspaldiko partidarik txarrenetakoa izan da"

Ernesto Valverdek Athleticen partida txarra deitoratu du Superkopako finalerdietan porrot gogorra jaso ostean

"Aspaldiko partidarik txarrenetakoa izan da. Oso txarra guretzat. Ondo hasi gara, baina gero min handia egin digu lehen golak. Talde horien aurka burua makurtzen baduzu gainetik pasatzen zaituzte, errukirik ez dutelako. Mingarria izan da". Ernesto Valverdek deitoratu egin zuen Athleticek FC Barcelonaren aurka egindako partida eskasa. Lehoiak oso urrun egon ziren euren bertsio onenetik: "Beti aurpegia ematen duen taldea gara eta gaur egun ez da horrela izan. Normalean ez zaigu horrelakorik gertatzen, eta egoera horri aurre egitea dagokigu".

Azkar ahazteko partida izan da zuri-gorrientzat. Gainera, titulu bat lortzeko aukerak ihes egiten duela ikusi dute: "Horrelako kolpe baten ondoren altxatu behar gara. Era askotara gal dezakezu, baina atsedenaldian 4-0ekoarekin aurkaria nagusi zan dela esan nahi du. Beti da mingarria galtzea. Are gehiago horrela egiten baduzu".