
Atletico Madrid, lehoien aurkaria Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Atletico Madrid, lehoien aurkaria Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Lehoiek Alcala de Henares Kirol Zentroan jokatuko dute txapelketako 8 talde onenen arteko kanporaketa otsailaren 4ean arratsaldeko 18:45ean
Athletic Clubek Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak 2025/26 Erreginaren Kopako final-laurdenetan. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da Alcala de Henares Kirol Zentroan izango da, otsailaren 4ean arratsaldeko 18:45ean.
Madrildarrek eta lehoiek bana egin zuten bi taldeen arteko azken neurketan. Amaiera ikaragarri batean, Jone Amezagak Lauren Lealen golari erantzun zion. Puntuen banaketa F Ligako seigarren jardunaldiko norgehiagokan.
Hauek dira final-laurdenetako neurketak:
• Atletico de Madrid – Athletic Club
• Real Sociedad - FC Levante Badalona
• Real Madrid CF – FC Barcelona
• Madrid CFF – CD Tenerife
Javi Lerga buru duten lehoiek F Ligako sailkapenean laugarren postuan dagoen eta final-zortzirenetan Alhama penaltietan kanporatu zuen taldearen aurka jokatuko dute.
