CyD Leonesa, Athleticen aurkaria Kopako final-zortzirenetan

CyD Leonesa, Athleticen aurkaria Kopako final-zortzirenetan

Lehoiek ‘Kuko’ Zigandaren taldea bisitatuko dute Reino de Leonen urtarrilaren 13, 14 edo 15ean

Athletic Clubek badaki zein den Kopako final-zortzirenetako aurkaria. Talde zuri-gorriak Cultural eta Deportiva Leonesa izango du aurkari, Reino de Leonen jokatuko den partida bakarreko kanporaketan.

Bi taldeek Kopako hiru kanporaketa jokatu dituzte elkar (guztira 5 partida), azken norgehiagoka 2004-05 denboraldikoa izanik. Horietan guztietan Athletic Clubek hurrengo kanporaketara sailkatzea lortu zuen. Gainera, partidak badu beste pizgarri bat: etxeko entrenatzailea ‘Kuko’ Ziganda da, jokalari zuri-gorri ohi mitikoa, Lezaman ere entrenatzaile izandakoa, bai harrobian, bai lehen taldean.

Partida datorren astean jokatuko da, RFEFk oraindik konfirmatzeke dituen egun eta orduan. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da Reino de Leon zelaian, urtarrilaren 13, 14 edo 15ean.

Kopako final-zortzirenetako kanporaketak

  • CyD Leonesa vs Athletic Club
  • RC Deportivo vs Atletico Madrid
  • Albacete vs Real Madrid CF
  • Real Racing Club vs FC Barcelona
  • Burgos CF vs Valencia CF
  • Real Betis vs Elche CF
  • Real Sociedad vs CA Osasuna
  • Deportivo Alavés vs Rayo Vallecano