Gazteen Kopako final-hamaseirenetarako sarrerak

Gazteen Kopako final-hamaseirenetarako sarrerak

Athletic Clubeko bazkideek, Club Athleticeko jarraitzaileek eta Gazte Abonoek euren doaneko sarrera lortu dezateke igande honetako Athletic Club–UCAM Murcia partidarako (12:00etan)

Athletic Club eta UCAM Murciak jokatuko dute Lezaman (2. zelaian) Gazteen Kopako final-hamaseirenak igande honetan, urtarrilaren 18an, 12:00etan.

Lezaman partida ikusi nahi duten Athletic Clubeko bazkideek, Club Athleticeko jarraitzaileek eta Gazte Abonoek euren doako sarrera lortu dezakete webgunean. Gainera, publiko orokorrak ere sarrerak eros ditzake.

DOAKO SARRERA LORTU
 

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta urtarrilaren 16an, ostiralean, 12:00etan irekiko da. Aipatutako taldeek partida egunera arte eta sarrera agortu arte sarrera atera ahal izango dute.

Adrian Estevek zuzentzen dituen gazteak Ohorezko Mailako II. multzoko lider moduan hasiko dira Kopan. Murtziako taldea, bestalde, VII. multzoko hirugarren postuan geratu ostean iritsiko da igandeko hitzordura.