
"Taldea erronkari aurre egiteko prest dago"
"Taldea erronkari aurre egiteko prest dago"
Javi Lergak taldearen dinamika onarekin jarraitu nahi du eta igandekoa "oso partida estua" izango dela ohartarazi du
Athleticek Club Deportivo Teneriferen aurka jokatuko du igande honetan, urtarrilaren 18an, 12:00etan, Heliodoro Rodriguez Lopez estadioan. Egutegiko 16. jardunaldian helduko da partida hau, talde zuri-gorriak Real Madriden aurka garaipen handia lortu ondoren. Dagoeneko 10 partida dira jarraian galdu gabe, horietatik bederatzi ligan. "Oso une onean gaude. Taldeak hiru partidatan bakarrik galdu du, eta defentsan oso sendo gaude", azpimarratu du.
Egutegiari begira, Lergak urtarrila "oso hilabete zaila" izango dela esan du, izan ere, Badalona eta Real Madriden aurka jokatu ostean, CD Teneriferen aurkako partida amaitzen denean, FC Barcelona Superkopan eta RCD Epanyol ligan izango ditu aurretik Lergaren taldeak. Hala ere, taldea "erronkari aurre egiteko prest" dagoela azpimarratu du entrenatzaileak.
Partida estua
Aurkariari dagokionez, CD Tenerife, entrenatzaile zuri-gorriak aurkari zaila dela esan du: "Ia ez du punturik galdu, oso maila altuan lehiatzen ari baita, beraz, gauzak ondo egin beharko ditugu hor puntuak lortzeko". Ligako 14 partida geratzen dira oraindik, eta Lergak zuhur jokatu nahi du: "Liga asko geratzen da. Garrantzitsuena astez aste joatea da, fidagarriak izaten jarraitzea eta taldeak aurpegi hau erakusten jarraitzea".
Azkenik, irabazteko gakoa zein izan daitekeen galdetuta, entrenatzaileak argi dauka: "Oso ondo egon behar dugu, asko kostatzen baita haiei gola egitea. Beraiek erakusten ari diren mailari aurre egin behar zaio eta gu oso batera egon behar gara, fidagarritasun horrekin jarraitu behar dugu defentsan. Haiei min egiten saiatu, talde guztiek bezala beren ahuleziak baitituzte. Oso partida estua izango da".
Erlazionatutako partidak
CD Tenerife - Athletic Club


