CD Tenerife - Athletic Club
Jardunaldia 16
Liga F

CD Tenerife - Athletic Club

CD Tenerife
CD Tenerife
50
Athletic Club
Athletic Club
  • 18' Paola H. D.
  • 68' Elba
  • 84' Aleksandra
  • 92' Koko Ange
  • 97' Iratxe

KokapenaHeliodoro Rodríguez López, Santa Cruz de Tenerife

CD Tenerifek lehoien garaiezintasun luzea moztu du

Athleticek gol zaparrada jaso du Heliodoro zelaian eta bolada onari amaiera eman dio bertsio ikusezina emanez

Lehoiek partidarik galdu gabe hiru hilabetez luzatu den boladari amaiera eman diote. Erortzea tokatu da, eta gogor gainera, 5-0, emakumezkoen taldeak Heliodoro zelaiari egindako lehen bisitan. Zuri-gorriek garesti ordaindu dute golaren aurrean asmatu ez izana, eta defentsan akats batzuk egin dituzte; CD Tenerifek, berriz, gola egin du Olatz Santanak defendatutako ate ingurura iritsi den ia aldiro.

Athletic hobeto irten da zelaira, joko-baldintza zailetan, eta uhartean eguraldi txarra iragarrita. Pinedok izan du aurreneko aukera, baina bere jaurtiketa erraza izan da Noelia Ramosentzat. Valerok, gainera, Kanarietako atezainaren eskuetara jaurtiketa ahul bat egin du. Zuri-gorriek partidaren kontrola zuten baina ezin izan dute markagailua ireki. Paola Hernandezek, 18. minutuan, kontraeraso batean bakarrik heldu denean, 1-0ekoa sartu du markagailuan. Athletic galtzen joan da atsedenaldira, baina bigarren zatiko lehen minutuetan Lergak zuzendutako taldea berriro hobea izan den arren, ez da partida berdintzeko gai izan.

Daniela Agotek Noeliari geldiketa handi bat egitera behartu dio eta saiatzen jarraitu du taldeak, berdinketatik gertu. Hala ere, Santanari, Real Madriden aurka bikain aritu zenari, oraingoan futbolaren beste aldea probatzea egokitu zaio eta blokatze batean egindako akats batekin 2-0ekoa ahalbidetu du, Elbak 67. minutuan gola sartuz. Aleksandrak beste akats bat aprobetxatu du  3-0ekoa egiteko eta Kokok eta Iratxek markagailua handitu dute deskontuan. Gogorra gorantz zetorren talde batentzat, baina CD Tenerife bezalako aurkari bati irabazteko behar den maila lehiakorra eta gogortasuna ez du erakutsi.

Burua garbitzea tokatzen da, asteazkenean iritsiko baita erronken erronka. FC Bartzelonari irabaztea Superkopako finalerdian, Castellón. Eta mundu guztiak daki, honezkero, horrelako hitzordu baten eskakizunaz.