Athleticek batzen jarraitu nahi du Heliodoron

Athleticek batzen jarraitu nahi du Heliodoron

Lehoiek bihar Tenerifeko zelai nagusian estreinatuko dira, irabaziz gero sailkapenean aurreratuko luketeen aurkariaren aurka

Aste zorrotza izaten ari da Athletic Cluben emakumezkoen lehen taldearentzat, Liga F-ko hitzordu bikoitza izango abitu. Aurrenekoa, joan den asteartean Valdebebasen jokatutakoa, Real Madridi etxetik kanpo maisutasunez irabazi zitzaiona. Bigarrena, bihar izango da, lehen aldiz Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian, CD Teneriferen egoitza berrian. Neurketa zirraragarria espero da, sailkapeneko goiko aldean kokatuta dauden bi talderen artekoa.

Hain zuzen ere, Kanariar Irletako taldea sailkapeneko bosgarren postuan dago 23 punturekin eta Javi Lergaren taldeak, denboraldiko unerik onenean, postu hori betetzeko mehatxua gauzatuko luke etxean arituko den taldea menderatzeko gai bada. Athleticek 20 puntu ditu 17. jardunaldiko neurketa aurreratua jokatu duelarik, eta bosgarren postuan egon liteke astea erarik onenean itxiz gero. Lehoiek urriaren erdialdetik ez dutela galtzen, eta gaur egun inertzia bikain batek taldea gorantz bultzatzen du.

Real Madridi irabazteak hauspo nahikoa izan beharko luke beti arerio zaila den CD Teneriferi indarberrituta aurre egiteko. Uharteko taldeak entrenatzaile aldaketa bizi izan du denboraldiaren erdialdian, Eder Maestrorekin bideak banatzea erabaki zutenean. Duela gutxi, Yerai Martinek, SD Eibarrek teknikari ohiak, ordezkatu du Zallako entrenatzailea. Teknikariaren aldaketa gora behera, tenerifeko taldea denboraldi bikaina gauzatzen ari da. Bi norgehiagoka bakarrik galdu ditu lehen itzulian, SD Eibar eta FC Barcelonaren aurka. Egia da Heliodorotik puntu asko hegan egin dutela penintsulara, baina taldeak duen kalitatea ukaezina da.

CD Tenerifek denboraldiko estreinekoan Lezaman erakutsi zuen aurkari zaila izango zela. Urruneko norgehiagoka hura golik gabe amaitu zen, baina taldeak erasorako gaitasun handiak dituela erakutsi zuten. Ouzraouik arazo ugari sortu zizkion atzelari zuri-gorriei eta taldearen lehiakortasuna areagotzen duten jokalari beteranoen multzo sakona du. Hala ere, Athleticek ere gauzak zailak jarri izan dizkio CD Teneriferi egindako bisitetan. Iaz, adibidez, taldeak berdinketa erdietsi zuen Adejen jokatutako neurketan.

Sasoi honek Tenerifeko hiriburuko zelai nagusian jokatzeko eta bolada positiboa luzatzeko pizgarria izango du. Gainera, Athleticek, oraingoz oso emankorra izaten ari den urtarrilean, beste erronka handi bat izango du datorren asteazkenean: Superkopako finalean FC Barcelonari postu bat lapurtzea.