
"Oso emaitza gogaikarria da guretzat"
"Oso emaitza gogaikarria da guretzat"
Ernesto Valverdek Athleticen porrota baldintzatu dituen Mallorca Son Moix zelaian jasotako penaltiak eta kanporaketak deitoratu ditu
"Oso emaitza gogaikarria izan da guretzat, partida nola joan den ikusita. Lehenengo goletik berregin gara, 1-2kotik gertu geunden eta protesta asko egin dugun Vivianen penaltia etorri da, guretzat ez baitzen eskua izan. Hala ere, berdinketa lortu dugu eta partida kontrolpean izan dugunean, 10ekin geratu gara", esan du Valverdek atsekabetuta partida amaitu eta minutu gutxira, Son Moix zelaian.
Epailearen jardunaz galdetuta, entrenatzaile zuri-gorriak argi hitz egin du: "Ez da nire gustuko zerbait. Egoera bitxia izan da, gure ikuspuntutik. Nik, Athleticeko entrenatzaile gisa, ez dut penalti bat bera ere ikusi; gainera, gustatuko zitzaidakeen kanporaketarik ez izatea".
Taldearen hurrengo erronkei begira, lehoiek erakutsitako eszenaratzea nabarmendu du Valverdek, nahiz eta partidan zehar ezbehar asko sufritu: "Ondo egon gara. Nahiz eta ez eduki nahi genituzkeen puntuak. Gaur bezala jokatzen badugu, intentsitate honekin, aukera gehiago izango ditugu".
Erlazionatutako partidak
RCD Mallorca - Athletic Club


