
"Atalanta da Italian jarraitu beharreko eredua"
"Atalanta da Italian jarraitu beharreko eredua"
Alessandro Ruta kazetari lombardiarrak, Otxandion bizi denak, Bergamoko taldearen historia bildu du liburu batean
Atalanta BC eta Athletic Cluben arteko UEFA Champions Leagueko partida jokatzeko egun gutxi falta direnean, Alessandro Ruta kazetari transalpinoarekin hitz egin dugu. Otxandion bizi da, eta Italiako Giroko euskarazko emankizunetan duen parte hartzeagatik da ezaguna, besteak beste. Hortaz gaindi, berriki, "La storia dell 'Atalanta. Il romanzo della Dea” liburua kaleratu berri du, Bergamoko taldearen ibilbidea azalduz.
Italiako futbolaren errealitatea ezagututa, Rutaren esanetan klubaren hazkundea ez dela kasualitatearen emaitza eta "Calcioan jarraitu beharreko eredu bihurtu dela" azpimarratzen du. Ondorioz, Atalantak behin eta berriz parte hartu du Europako txapelketa nagusian eta 2024ko UEFA Europa Leagueko titulua irabazi zuen. Horrela, Atalanta Lombardiako bizilagun dituen AC Milan eta FC Internazionaleren, Piamonteko Juventus FC-ren botere historikoaren, AS Romak edo SS Laziok osatzen duten hiriburuko bikoaren desiren edo SSC Napolik gorpuzten dituen hegoaldeko ametsen alternatiba gisa azaleratu da.
Futbolak, beraz, leku garrantzitsua betetzen du orain kirol tradizio handiko hiri batean, bertatik Italiako kirolaren mito handi batzuk atera baitira. Euren artean, Walter Bonatti alpinista, Felice Gimondi txirrindularia edo Sofia Goggia eskiatzailea.
Erlazionatutako partidak
Atalanta BC - Athletic Club


