
Athletic Clubek laugarren Follow Something Unique antolatu du Bergamon
Athletic Clubek laugarren Follow Something Unique antolatu du Bergamon
Zenbait athleticzalek eta Italiako Lehoiak Peñako kideek, Gorka Iraizoz buru izango dutela, Walking Football partida bat jokatuko dute ASD Oratorio Monterosso taldearekin, Txapeldunen Ligako atarikoan
Athletic Club Fundazioak #FollowSomethingUnique kanpainaren laugarren edizioa antolatu du Bergamon. Hortaz, Lonbardiako hiriak bat egingo du Dortmund, Newcastle eta Pragakoekin, non Athletic Clubek bere aurkezpen-gutuna ere utzi zuen zaleen arteko nortasuna, errespetua eta kiroltasuna sustatzen dituen ekimen honen bidez.
Aurrekoetan bezala, hiru izango dira Atalanta BC eta Athletic Cluben arteko Txapeldunen Ligako partida eguneko goizean antolatutako ekitaldi nagusiak: haritz baten landaketa –Gernikako Arbolaren urtadarra–, Walking Football taldearen partida bat –Gorka Iraizoz eta Italiako Lehoiak Peñaren partaidetzarekin– eta futbol-senidetzearen hirugarren zatia.
Hiru ekitaldi horiekin, Athletic Clubek bere nortasunean eta aurkariarekiko errespetuan oinarritutako balioak sinbolizatzen ditu, eta beste kanporaketa bat gehitzen zaio zale zuri-gorriek Europan etxetik kanpo jokatzen dituzten partidetan utzi ohi duten arrastoari: familiez eta koadrilez osatutako zaleak, errespetuzkoa, alaia, klubaren kirol-filosofiaz harro dagoena eta futbola festa bihurtzeko gogoz dagoena.
#FollowSomethingUnique programa Bergamon
Hau da Lonbardiako hirian asteazken goizerako (hilak 21) antolatu diren ekitaldien ordutegia:
- 10:00etan: Haritz landaketaren zeremonia, Gernikako arbolaren kimua, Monterosso auzoko Parco Goisisen, Bergamoko Viale Giulio Cesare kaleko 50ean.
- 10:30ean: Landaketaren ondoren, oinez (400 metro) Parrocchia S. Gregorio Barbarigo futbol zelaira. Kokapena hemen.
- 11:00etan: Walking Football partidua afizioen artean, Peña Italiako Lehoiak Peña-rekin eta ASD Oratorio Monterosso taldearekin batera.
- 12:30etik aurrera: Hirugarren denbora.
Haritz bat esker ona adierazteko
#FollowSomethingUnique ekimenaren aurreko edizioetan bezala, Athletic Clubek Gernikako Arbolaren kimu bat bat landatuko du Italiako hiriari eskerrak emateko. Ekitaldi sinbolikoak Bergamoko Udalaren ekarpena du.
Haritzaren ondoan plaka bat jarriko da, mezu honekin:
"Siamo arrivati come avversari, ce ne andiamo come amici. Grazie, Bergamo, eskerrik asko"
Bere esanahia hauxe da: "Aurkari gisa ezagutu genuen elkar, lagun gisa goaz. Eskerrik asko, Bergamo, eskerrik asko".
Walking Football partida Gorka Iraizoz eta Peña Leones Italianosekin
Bergamon antolatutako Walking Football partidatxoak bi pizgarri garrantzitsu eskainiko ditu.
Lehenengoa, Gorka Iraizozen parte-hartzea kapitain gisa. Atezain zuri-gorri historikoak hamarkada batez defendatu zuen Athleticen atea, 2007an debutatu zuenetik 2017ra arte, guztira 392 partida ofizial jokatuz. Bere palmaresean, 2015ean FC Bartzelonaren aurka lortutako Superkopa titulua.
Bigarren pizgarria Italiako Lehoiak Peña-ren laguntza partidaren antolaketan eta garapenean. Nazioarteko elkarte hau, iaz 25. urteurrena ospatu zuena, athleticzale familiak gehien estimatu eta maite duenetako bat da.
Athletici ematen dion baldintzarik gabeko babesaz gain, peña guztiek partekatzen dutena, ezinbestekoa da azpimarratzea urte askoan Euskal Herrian jatorria eta sustrairik ez duten peñakideek bakarrik osatutako peña bakarra izan dela. Franz Scordamaglia buru dela, Emiliano Gabrielliri lekukoa hartu ziona, 150 kide ditu Italia osoan zehar banatuta. Horietako asko zuri-gorriz jantziko dira datorren asteazkenean.
Erlazionatutako partidak
Atalanta BC - Athletic Club


