Athletic Clubek Onebox-ekin lankidetza berritu du 2028ra arte

Athletic Clubek Onebox-ekin lankidetza berritu du 2028ra arte

2016an hasitako lankidetza funtsezkoa izan da ticketing estrategiaren eta zalearen esperientziaren bilakaeran

Kirolaren erreferente teknologikoetako bat da Onebox, eta F1, Moto GP, saskibaloia, tenisa, golfa edo padela bezalako lehiaketa nazional eta internazionaletan parte hartzen du. Futbol profesionalean, LaLigako hainbat klubekin elkarrekin lan egiten du, besteak beste Real Madrid, Barcelona, Atletico Madrid edo Espainiako Futbol Federazioarekin, sektorearen eta bere prozesu operatiboen ezagutza sakona eskainiz.

Esperientzia horri esker, Athletic Clubek plataforma moderno, eskalagarri eta seguru bat du oinarri, baita talde espezializatu bat ere, gure bazkide eta zaleei zuzendutako zerbitzuen kudeaketa eraginkorra eta etengabeko hobekuntza bermatzen duena.

Gure berritzeak apustu argi bati erantzuten dio: berrikuntza, fidagarritasuna eta ikuspegi estrategikoa uztartzen dituzten partner-ekin lan egitea, Kluba hazten eta modernizatzen zuzenean laguntzen dutenak.

Athletic Cluben etorkizun digitala eraikitzeko aurrera egiten jarraitzen dugu Onebox-ekin