Valencia CF, Athleticen aurkaria Kopako final-laurdenetan

Valencia CF, Athleticen aurkaria Kopako final-laurdenetan

Lehoiek otsailaren 4an, asteazkenean (21:00etan), bisitatuko dute Mestalla, partida bakarrerako kanporaketan

Athletic Clubek dagoeneko ezagutu du bere aurkaria Kopako final-laurdenetarako. Talde zuri-gorriak Valencia CF izango du aurkari Mestallan jokatuko den partida bakarreko kanporaketan. Neurketa otsailaren 4an, asteazkenean, jokatuko da, 21:00etan. 

Bi taldeek Kopako hamabost partida jokatu dituzte elkarren aurka eta azken norgehiagoka 2022-23 denboraldikoa izan zen. Athleticek 1-3 irabazi zuen final-laurdenetako kanporaketa valentziarren futbol zelaian. 

Kopako final-laurdenetako kanporaketak:

  • Albacete BP vs FC Barcelona
  • Deportivo Alaves vs Real Sociedad
  • Valencia CF vs Athletic Club
  • Real Betis vs Atlético de Madrid