Naia Landaluzeren mediku-txostena

Naia Landaluzeren mediku-txostena

Ebakuntza egin diote Orozkoko zentralari joan den asteazkenean, FC Barcelonaren aurrean, sudurra hautsi zuelako

Naia Landaluze jokalariari ebakuntza egin behar izan diote ostiral honetan, Superkopako finalaurrekoan Barcelonak eta Athletic Clubek jokatutako partidan sudur-hezurren haustura desplazatua murrizteko.

Defentsa zuri-gorriari alta emango diote datozen orduetan eta bilakaeraren zain geratuko da.