Gozatu Gazteen Kopako final-zortzirenetaz Athletic Cluben webgunean

Gozatu Gazteen Kopako final-zortzirenetaz Athletic Cluben webgunean

Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Athleticek eta EiTBk sinatutako akordioari esker

Athletic Clubek Gazteen Kopako final-zortzirenak jokatuko ditu asteazken honetan, 12:00etatik aurrera, Deportivo Alavesen aurka, Lezamako 3. zelaian.

Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Cluben webgune ofizialean, EiTBrekin eta EiTBon streaming kanalarekin sinatutako hitzarmenari esker.

Partidaz gozatzeko, zure webgunearen bidez sartu beharko duzu zure kontu digitalarekin (bazkide gisa erabiltzen duzun kontu bera, Gazte Abonoa, Club Athletic edo Athleticzale) zure Erabiltzaile izenarekin (NAN edo Bazkide Kodea) eta pasahitzarekin (8 karaktere, gutxienez). Gainera, partida Athletic Playn ere ikusi ahal izango da, Club Athleticen webgunearen eremu pribatuaren barruan.

Oraindik Athletic Club kontu digitalik ez baduzu, lortu orain zure doako Athleticzale txartela hurrengo estekan. Prozesuak minutu bat baino ez dizu beharko.

 

PARTIDA IKUSTEKO KONTUA SORTU