Laga zure txartela Klubari edo beste athleticzale bati Sporting CP taldearen aurka

Laga zure txartela Klubari edo beste athleticzale bati Sporting CP taldearen aurka

Datorren asteazkenean San Mamesera ahalik eta jende gehien joan dadin, bazkideek txartela laga dezakete eta, salduz gero, salmenta orokorreko prezio garbiaren (BEZa deskontatuta) % 50 jasoko dute

Athleticek partida erabakigarria jokatuko du Txapeldunen Ligan asteazken honetan (21:00etan) Sporting CP taldearen aurka. San Mames funtsezkoa izango da lehoiek Europako txapelketa nagusian jarraituko duten ala ez erabakitzeko eta, horregatik, athleticzaleen babesa funtsezkoa izango da beste behin.

Jarraian, San Mameseko partida baterako sarreren salmenta eta bazkide txartela lagatzeko aukerak gogoratuko ditugu.
 

1. Sarreren salmenta: bazkideak, Gazte Abonoa, orokorra, VIP...
 

SARREREN SALMENTA ATHLETIC CLUB - SPORTING CP 

 

2. Laga txartela Klubari (partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte)

Webguneko Bazkideen Txokoaren bidez. 'Futbol zelairako sarbidea' atalean sartu eta 'Laga zure bazkide txartela Klubari' botoian klik eginda, bazkide batek Klubari txartela laga diezaioke, bere eserlekua libre uzteko eta beste athleticzale batek erosteko. Bazkideak partida hasi baino bi ordu lehenago bakarrik berreskuratu ahal izango du lagapena, baldin eta sarrera saldu ez bada. Sarrera salduz gero, bazkideek salmenta orokorreko prezio garbiaren (BEZa deskontatuta) % 50 jasoko dute denboraldi amaieran.
 

LAGA TXARTELA KLUBARI 
 

App ofizialaren bidez. Sartu zure erabiltzaile-izenarekin (NAN edo bazkide-kodea) eta pasahitzarekin (8 karaktere, gutxienez), eta sartu 'Nire txartela' atalean. Bertan, partidarako zure lagapena egin ahal izango duzu "Karneta laga" botoian klik eginez, ondoren 'Karneta laga partida baterako' eta azkenik, partida aukeratu ondoren, 'Klubari txartela lagatzea' aukeratu. Partida hasi baino 2 ordu lehenago bakarrik berreskuratu ahal izango duzu lagapena, baldin eta sarrera saldu ez bada. Satzen bada, denboraldiaren amaieran sarrera horren publikoarentzako salmentaren prezio garbiaren (BEZa deskontatuta) % 50 jasoko duzu.

 

3. Beste norbaiti lagatzea (partida hasi baino 2 ordu lehenago)

Aplikazio ofizialaren bidez. Sartu aplikazioan zure erabiltzaile/izenarekin (NANa edo bazkide kodea) eta pasahitza (gutxienez 8 karaktere). Sartu “Nire Karneta” atalean. Bertan partidurako zure lagapena egin ahal izango duzu ‘Txartelaren kudeaketa’ botoian klik eginez, ‘Txartela utzi’ botoian sartu eta ‘Pertsona bati txartela utzi’ botoian klik eginez. Zure izena eta e-posta helbidea idatzi eta lagapena baieztatu ondoren, zure gonbidatu/ak emailez jasoko ditu lagapena onartzeko jarraibideak. Horretarako, Athletic Club* aplikazio ofizialean sartu behar duzu.

* Gonbidatuak lagapena onartu behar du partida hasi aurretik. Hala ez bada, bazkide txartela ezin izango da partidan sartu.


Deskargatu aplikazio ofiziala: Android / IOS

IKUSI APLIKAZIOAREN SARBIDE ETA LAGAPEN ERABILERA-GIDA