
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club-Real Sociedad (22. J - LaLiga 2025/26)
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club-Real Sociedad (22. J - LaLiga 2025/26)
Igande honetan, 21:00etan, 2025/26 LaLigako hogeita bigarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Athletic Clubek Real Sociedad taldearen aurka jokatuko du San Mamesen astelehen honetan LaLigan 2025/26 denboraldiaren hogeita bigarren jardunaldian. Jarraian, Katedralera bertaratuko diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
ATEAK IREKITZEA
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE ABONOAREKIN
Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.
Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.
TXARTELA LAGATU
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:
1. Beste pertsona bati lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).
Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)
2. Klubari lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala).
Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).
SARREREN SALMENTA
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Otsailak 1, igandea: 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).
DENDAK
San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 00:00etara, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

OSTALARITZA ZERBITZUAK
Egin zure eskaera larunbat honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Neurketa hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, neurketaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etik 00:00etara, bazkari eta afari zerbitzuarekin, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.
La Campa de los Ingleses tabernak 10:00etatik 17:30era bitarteko ordutegia izango du, ohiko eskaintzarekin. San Mames Jatetxea 13:00-17:30 bitarteko ordutegian egongo da irekita, ohiko eskaintzarekin.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Igandean, otsailaren 1ean, museoaren ordutegia 10:00etatik 19:00etara izango da, eta zelaira sartzeko (zelaian barrena tourra egiteko) azken sarrera 16:15etan izango da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Sociedad


