
"Txapeldunen Ligan jarraitzeko aukera aprobetxatu behar dugu"
"Txapeldunen Ligan jarraitzeko aukera aprobetxatu behar dugu"
Ernesto Valverdek, Iñigo Lekuerekin batera, bihar San Mamesen garaipena lortzearen garrantzia azpimarratu du, Athletici hurrengo faserako txartela emateaz gain, bultzada handia eman baitiezaioke taldeari
"Txapelketan jarraitzeko aukera aprobetxatu behar dugu, guretzat arrakastatsua baita. Azken jardunaldian sailkapena jokoan izatea sinatuko genukeen. Ea gure jendearekin etxean egin dezakegun". Ernesto Valverdek agerraldia egin du San Mamesen Athletic eta Sporting CP taldeen arteko Txapeldunen Ligako partidaren atarian. Garaipen batek lehoien playoffetarako txartela ziurtatuko luke: "Norberak beti egin nahi du aurrera txapelketa guztietan. Bihar gure aukera dugu. Irabazten badugu, sailkatu egiten gara eta saiatu egin behar dugu. Guretzat gauza berria da, askotan gertatzen ez zaiguna. Goazen pausoz pauso".
Txapeldunen Ligako Faseko azken jardunaldiko hiru puntuak oso garrantzitsuak izan daiteke zentzu askotan: "LaLigako martxa ez da ona eta emaitzen espiral negatiboa eten nahi dugu. Dena emango dugu. Gurera joan beharko dugu. Partida aurrera ateratzea, aurrez aurre dugun aurkaria oso ona delako ere, lehenengo zortzien artean sartzeko aukerekin jokatuko duena".
"Fasez igarotzeko ilusioa; historia egin nahi dugu"
Iñigo Lekuek, kapitainetako batek, hurrengo kanporaketarako txartela lortu nahi izatea azpimarratu du: "Biharko partida ilusio bat da. Nahi genuenera iritsi gara, azken aukera etxean izatea eta gure jendearekin. Gau magiko bat bizitzeko ilusioarekin egingo diogu aurre. Hurrengo fasera igarotzea historikoa izango litzateke".
LaLigako dinamika negatiboaz jabetuta, bilbotarrak espero du bihar irabaztea. San Mames Klubaren oroimenerako gaua bizitzeko prestatzen ari da: "Giro bikaina espero dut, nahiz eta aurten emaitza batzuk ez diren nahi bezalakoak izan. Athleticzaleek asko bultzatzen gaituzte. Behar dugun arnasa da, baina ez dago eskatu beharrik ere, beti baitago. Gau magikoa biziko dugu eta zelaian erantzutea espero dugu partida ona eskaini ahal izateko eta ea sailkapena lortzen dugun".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sporting Clube Portugal


