
Cabify, Athletic Clubeko babesle ofizial berria
Cabify, Athletic Clubeko babesle ofizial berria
Mugikortasun konpainia oinarri-futboleko ekipamenduetan eta Klubaren hainbat aktibotan egongo da
Athletic Clubek eta Cabifyk babesletza eta lankidetza akordioa lortu dute, mugikortasun enpresa Klubaren babesle ofizial berri bihurtzeko.
Akordio horren arabera, Cabifyk oinarri-futbolaren ekipamenduetan egongo da, baita Klubaren euskarri eta espazioetan ere, bai San Mamesen, bai Lezaman, eta, gainera, zaleek partida egunen joan-etorrietan duten esperientzia hobetzeko ekintzak garatuko ditu.
Akordio honek Cabifyren presentzia indartzen du Bizkaian eta Athletic Clubi bere kirol eta gizarte jarduera garatzen laguntzen dioten laguntzaile eta babesleen sarearekin bat egiten du, oinarri-futbolari eta zaleei arreta berezia eskainiz.
