Arredondoren lagapena CD Tudelano taldera

Arredondoren lagapena CD Tudelano taldera

CD Basconiarekin 18 partida jokatu dituen erdilariak denboraldiaren bigarren itzulian talde nafarran jokatuko du

Athletic Clubek eta CD Tudelanok akordioa lortu dute David Arredondok, CD Basconiako 19 urteko erdilariak, utzita joka dezan talde nafarrean denboraldi amaierara arte.

Arredondok 18 partida jokatu ditu ligan (gol bat sartuta) talde basauritarrarekin, eta Segunda Federacion mailako multzoko bigarren sailkatuan arituko da.