Oihan Sanceten mediku-txostena
Nafarra atzo jokatutako partidaren bigarren zatian ordezkatu behar izan zuten
Oihan Sancet jokalaria atzo San Mamesen jokatutako Txapeldunen Ligako partidako 50. Minutuan ordezkatu behar izan zuten, eskuin hankako bizeps femoralean giharretako lesio moderatua izan ostean. Bilakaeraren zain geratzen da.

