Sanadri, Deportivo Alavesera utzita denboraldi amaierara arte

Sanadri, Deportivo Alavesera utzita denboraldi amaierara arte

Aurrelari zuri-gorriak Arabako taldean jokatuko du berriz ere, maileguan, aurtengo sasoia amaitu arte

Athletic Clubeko Marta San Adrian “Sanadri” futbolariak utzita jokatuko du Deportivo Alavesen denboraldi honen amaierara arte. Donostiarrak, 2025eko urtarrilean gertatu bezala, lagapena eta helmuga errepikatu ditu, lehiatzeko minutuen bila. Aurten Deportivo Alaves da 1. RFEFko (bigarren mailako) bakarkako liderra, eta berriro ere borrokatuko du Lehen Mailara itzultzeagatik.

Marta San Adrianek ondo ezagutzen du Ibaia, 2023an Athleticera bertatik heldu baitzen, Arabako taldearen elastikoa bost urtez defendatu ostean. Denboraldi honetan bost partida ofizialetan hartu du parte, Liga F-k lautan eta Kopako batean.