Lehoiek joaneko partida jokatuko dute San Mamesen otsailaren 11n, asteazkena (21:00) eta itzulikoa Anoetan jokatuko da martxoaren 4an, asteazkenean (21:00)
Athletic Clubek dagoeneko ezagutzen du Kopako finalerdietako aurkaria. Talde zuri-gorriak Realaren aurka jokatuko du partida bikoitzeko kanporaketan. Joanekoa San Mamesen izango da otsailaren 11n, asteazkenean (21:00) eta itzulikoa Anoetan martxoaren 4an, asteazkenean ere (21:00). Sevillan jokatuko den finalerako (apirilaren 18an eta 19an) txartela jokoan izango duen derbia, bi neurketara.