
Gozatu Gazteen Kopako final-laurdenetaz Athletic Cluben webgunean
Gozatu Gazteen Kopako final-laurdenetaz Athletic Cluben webgunean
RC Celta - Athletic Club zuzenean jarraitu ahal izango da zure kontu digitalari esker
Athletic Clubek Gazteen Kopako final-laurdenak jokatuko ditu asteazken honetan, 16:15etatik aurrera, RC Celtaren aurka, A Madroa zelaian (Pontevedra).
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Athletic Cluben webgune ofizialean eta Club Athleticeko arlo pribatuko Athletic Play atalean.
Nuerketaz gozatzeko, saioa hasi beharko duzu zure kontu digitalarekin, Bazkide, Gazte Abonoa, Club Athletic edo Athleticzaleen profiletarako erabiltzen duzun kontu berarekin, erabiltzailea (NAN-a edo Bazkide kodea) eta pasahitza (gutxienez zortzi karakterekoa) sartuz.
Oraindik kontu digitalik ez baduzu, doan sor dezakezu Athleticzale txartel digitala esteka honetan. Kontua sortu ondoren, partida ikusteko logeatu besterik ez duzu egin beharko.
Erlazionatutako partidak
RC Celta - Gazteak Ohorezko Maila


