
Itxaso Uriartek bere ibilbidea amaitu du Athletic Cluben
Itxaso Uriartek bere ibilbidea amaitu du Athletic Cluben
Gasteizko erdilariak agur esan dio talde zuri-gorriari bost denboraldiren ondoren
Itxaso Uriartek amaiera eman dio Athletic Clubeko bere etapari azken bost denboraldietan 80 partida ofizial jokatu ondoren. Azken aldian belauneko lesio batek baldintzatuta joan den denboralditik lehiatu ezinik egon den Gasteizko erdilariak Lezamaz agurtu da.
Itxaso 2021-2022 denboraldian iritsi zen Lezamara. Iraia Iturregirekin debutatu zuen lehen jardunaldian, eta hurrengo denboraldietan parte-hartze erregularra izan zuen. 2024ko apirilean, eskuineko belaunean meniskektomia ebakuntza egin zioten artikulazioko mina arintzeko. 2024ko irailean Buñolen, UD Levante taldearen aurkako ligako lehen jardunaldian jokatu zuen, baina minak bere horretan jarraitzen zuen. Ordutik, eta beste bi aldiz ebakuntza-gelatik igaro ondoren, ez da berriro zelaira itzuli lehiatzeko.
Itxaso baloia jokoz ateratzeko duen gaitasunagatik nabarmendu izan da, eta elitean pilatutako esperientziak oreka eman zion talde zuri-gorriaren erdilariari. Athletic Cluben ibilbidea 80 partida ofizial jokaturik amaitu du: 71 Ligakoak eta 9 Kopakoak.
Aitortza Lezaman Errealaren aurkako derbian
Gasteizen jaioa, Aurrera de Vitorian hasi zen futbolean, eta 2011n Realarekin sinatu zuen. Bertan, Lehen Mailan debutatu zuen eta 10 denboraldi eman zituen. Hain zuzen ere, otsailaren 15ean jokatuko den derbian Liga F-ko 20. jardunaldian -Athletic Club eta talde txuri-urdina aurrez aurre izango dituena- omenaldi merezia jasoko du Lezaman. Partida berezia izango da futbolariarentzat.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Itxasori urte hauetan guztietan erakutsitako profesionaltasunagatik, zailtasunen gainetik egindako ahaleginagatik eta gure erakundearekiko konpromisoagatik, eta etorkizun pertsonal zein profesionalean onena opa dio.
Eskerrik asko, Itxas!
Erlazionatutako jokalariak

