Taldeari harrera San Mamesera iristean

Taldeari harrera San Mamesera iristean

Athletic Clubek 19:15ak aldera deitu ditu zale zuri-gorriak San Mameseko zabaldegian Felipe Serrate kaletik autobusa pasatzean lehoiak animatzeko, Realaren aurkako Kopako finalaurreko joaneko partidaren atarian

Athletic Clubek San Mameseko zabaldegian, Felipe Serrate kalearen aurrean, biltzeko deia egin die zale athleticzaleei, 19:15ean, Realaren aurkako Kopako finalaurreko joaneko partidaren atarian.

Harrera Sabino Arana eta Felipe Serrate arteko izkinan hasiko litzateke, autobusak estadioko aparkalekurantz joateko bihurgunea hartu ondoren, eta AC Museoaren parean amaituko litzateke, Bentosa Bidera sartu gabe.




Felipe Serrate kalea zaleentzat bakarrik egongo da egokituta alde batean. Zaleak ezin izango dira Miserikordia aldeko espaloi eta galtzada guztian egon autobusaren ibilbide osoan zehar.

Ondorioz, zale zuri-gorriak zabaldegian eta Felipe Serrateko espaloi-zatian bildu beharko dira, zabaldegira iritsi aurretik, baina Miserikordiaren kontrako aldean soilik. Zabaldegira Poza Lizentziatuaren kaletik sartzea gomendatzen da.

Segurtasun arrazoiengatik, autobusari egingo zaion harreraren ibilbide osoan heziak egongo dira, Sabino Aranako bihurgunetik estadioaren hasieraraino, AC Museoaren parean. Kluba harreraren antolatzailea da, baita honen garapen egokiaren arduraduna.

Estadiora sartzeko ateak harrera-ekitaldia amaitu eta hesiak kendutakoan irekiko dira.

Denok batera lortuko dugu!

Kopako finalerdi bateko joanekoak, asteazken gau batean, zaleak bere taldeari animoak emateko osagai guztiak biltzen ditu.
Guztion arnasa San Mamesen jarraituko duen motorrak berotzeko partidan zehar. Koparen bila!

Etorkizunean harrera berriak antolatu ahal izatea ere gogoan hartuta, errespetuz jokatzeko deia egin nahi diegu zale zuri-gorriei, bertaratuen integritatea arriskuan jar dezaketen portaerak saihestuz eta nahi ez diren kalteak eragin ditzaketen elementu piroteknikoak erabili gabe.