
Club Athleticen orria, webgune ofizialean
Club Athleticen orria, webgune ofizialean
Club Athleticeko kideak ‘Nire Kontua' ataletik sartuko dira orain, eta hori ere osorik berrituko da, bere zerbitzu eta abantaila guztietara
Athletic Clubek bere ekosistema digitala berritzen jarraitzen du, eta honenbestez Club Athleticen esperientzia digitala, orain arte kanpoko atari batean, bere web ofizialaren teknologia eta funtzionaltasunekin bateratuko du. Club Athleticen atari berria ohiko sarbideetatik sar daiteke kanal digitaletan eta zuzenean athletic-club.eus/club-athletic helbidean.
Hemendik aurrera, Club Athleticen kideek euren kudeaketa guztiak egin ditzakete (zozketetan izena-ematea, abantailak kontsultatzea...) webguneko menu nagusian lehendik agertzen zen ‘NIRE KONTUA 'botoi gorriaren bidez, eta bertatik ohiko moduan sartuko dira beren kontura, beren kredentzialak sartuta. Abantailei buruzko kudeaketa guztiak (sarreren aurresalmentak, zozketetarako edo ekitaldietarako izen-emateak...) Bazkideen Txokoan erabiltzen den metodologia berarekin egingo dira orain, hau da, bazkideek izapide guztiak egiten jarraituko duten gunean.
Club Athleticeko kideak alde batera utzita, NIRE KONTUA atala Athletic Clubeko kredentzial digitalak dituen edozein athleticzalerentzat ere izango da eskuragarri, eta bertatik NIRE PROFILA botoira sartu ahal izango dute, kontu digitaleko atal komunak bistaratu eta aldatzeko atala (datu pertsonalak, komunikazio lehentasunak...).
Egin zaitez orain Club Athleticeko kide!
CLUB ATHLETIC EGITEKO ABANTAILAK IKUSI
Athletic Play, eskuragarriagoa
Era berean, Athletic Play ikus-entzunezko ataria, orain arte Club Athleticen webgunearen eremu pribatuan sartua, play.athletic-club.eus webgunean izaera propioa izatera pasatuko da, eta sarbide zuzena izatera webgune ofizialaren menutik eta ‘Nire Kontua 'ataletik.
Bi esteketatik, edozein athleticzalek lehen taldeen partiden laburpenak, Athletic Playren elkarrizketa esklusiboak edo, Club Athleticeko kideen kasuan, lehoiek jokatutako 2025/26 LaLiga EA Sportseko partida guztiak geroratuta ikusi ahal izango dituzte.
