"Hiru puntuak ateratzeko premia dugu"

"Hiru puntuak ateratzeko premia dugu"

Ernesto Valverdek Oviedon irabaztearen garrantzia eta lehentasuna azpimarratu ditu, LaLigan "erregulartasuna" lortzeko

"Lehentasuna LaLiga da, eta horrela plantillari transmititzen saiatzen naiz. Partida honetan kontzentratu behar dugu eta biharko aurkaria nola gaindi dezakegun ikusi, han jokatzea zaila baita. Hiru puntuak ateratzeko premia dugu". Ernesto Valverdek igande honetan irabaztearen garrantzia azpimarratu du, Athleticek Oviedoren aurka jokatuko duen partidaren atarian. LaLigan bi garaipen jarraian lortzea funtsezkoa da lehoien helburuetarako: "Oso partida garrantzitsua da. Puntuak batzea premiazkoa da, askok ihes egin baitigute eta guk nahi genituenak ez ditugu batu. Zaila izango da, egoera kaxkarrean dagoen talde baten aurka eta jokoan asko duen arerio baten kontra arituko garelako, gu bezala. Ondo jokatzen ari da, beti irabazteko aukerekin".

Erregulartasuna, Athleticentzat egiteke dagoen lana. Bihar, sailkapenean gora egiteko aukera: "Izan nahiko genukeen erregulartasuna huts egiten ari zaigu. Beste aukera bat dugu joan den asteburuan etxean irabazi ondoren".