
Ane Azkona 200 neurketetara iritsi da Athletic Clubekin
Ane Azkona 200 neurketetara iritsi da Athletic Clubekin
Gainera, Sara Ortegak ehun partida bete zituen Realaren aurkako partidan
Derbi bat beti da berezia eta hiru puntuak lortu ezin izan baziren ere, atzoko goiza berezia izan zen Lezaman Athletic Clubeko bi futbolarirentzat: Ane Azkonak 200. partida bete zuen kamiseta zuri-gorriarekin eta Sara Ortegak 100.
Ane Azkona (1998/07/15) aulkitik atera zen Realaren aurkako lehian atsedenaldiaren ostean, eta atzo 200. neurketa bete zuen Athletic Clubeko armarria defendatzen zuela. Aurrelari nafarrak 2016ko azaroaren 5ean egin zuen debuta, dageneko hamargarren denboraldia du Lezaman eta, guztira, 39 gol egin ditu txapelketa ofizialetan elastiko zuri-gorriarekin. Espainiako selekzioarekin nazioarteko txapelketetan jokatzea lortu zuen eta gaur egun, talde zuri-gorriaren bigarren kapitaina da, eta lehen taldearekin denboraldi gehien pilatu duen jokalaria.
Bestalde, Sara Ortegarentzat ere (2005-02-20) goiz biribila izan zen. Txuri-urdinen aurkako norgehiagokan hasierako hamaikakoan zelairatu zen erasoko jokalari polibalenteak 2022ko urtarrilaren 26an egin zuen debut ofiziala Kopako partida batean, eta bost denboraldi daramatza lehen taldean; guztira, 7 gol sartu ditu.
2025-2026 denboraldian Clara Pinedo eta Irene Oguiza jokalariek ere 100 partida jokatu dituzte. Elexpuru, 99rekin, gauza bera betetzear da.
Erlazionatutako jokalariak


Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Sociedad


