Lezaman jokatuko den Bilbao Athletic - Arenas Club partidarako sarrerak

Lezaman jokatuko den Bilbao Athletic - Arenas Club partidarako sarrerak

Bazkideek euren txartela trukatu ahal izango dute datorren martxoaren 7an 18:30ean Lezaman jokatuko den Primera Federacion mailako partidarako sarrera baten truke

Athletic Clubeko bazkideek datorren martxoaren 7an, larunbatean, 18:30ean, Lezaman jokatuko den Bilbao Athletic eta Arenas Cluben arteko Primera Federacion mailako jardunaldirako sarrera bat eskuratu dezakete.


TRUKATU BILBAO ATHLETIC – ARENAS CLUB PARTIDARAKO SARRERAK


Club Athletic kolektiboek eta Gazte Abonoak euren sarrera otsailaren 24tik, asteartetik, 12:00etatik, aurrera erosi ahal izango dute.

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta martxoaren 3an, asteartean, irekiko da, 12:00etan. Aurretik aipatutako taldeek sarrera doan trukatzen jarraitu ahal izango dute partida egunera arte eta sarrerak agortzen diren arte.