
Iñaki Williamsek Piru Gainza berdindu du jokatutako partida kopuruan
Iñaki Williamsek Piru Gainza berdindu du jokatutako partida kopuruan
496 partidekin, Athleticen kapitaina aurrelari zuri-gorri mitikoaren parean jarri da
Iñaki Williams Athletic Cluben historian partida gehien jokatu dituen zortzigarren jokalaria da, Elche CFren aurkako norgehiagokan parte hartu ostean. Kapitain zuri-gorriak 496 partidarekin berdindu du Piru Gainza, taldeko jokalari historikoa. Elcheren aurkakoa Williamsen anaia zaharrenaren 394. LaLiga neurketa da. Kopako 51 hitzorduek, Superkopako 6k eta Europako 45ek (Europa Leagueko 42 eta Txapeldunen Ligako 3) osatzen dute bere ibilbidea.
Iñaki Williamsek 12 denboralditan lortu ditu partida kopuru horiek lehen taldean, azkenengoa lehoien kapitain gisa.
Maila gorenean egon den bitartean, "9" zuri-gorriak bikaintasuna ukitu du. LaLigan jarraitutasun errekorra ezarri zuen 251 partida jarraian jokatuz, 2016ko apiriletik 2023ko urtarrilera bitartean Athleticek LaLigan jokatu zituen hitzordu guztietan egonda.
Orain, 500 partida inguru jokatu eta 100 gol baino gehiago sartuta, Iñaki Athleticen ereindako ibilbidea handitzen jarraitzeko prestatzen ari da.
Athletic Cluben partida gehien jokatu dituzten jokalariak:
1. Iribar (614)
2. De Marcos (573)
3. Muniain (560)
4. Rojo I (541)
5. Joseba Etxeberria (514)
6. Iraola (510)
7. Susaeta (507)
8. Iñaki Williams (496)* - Piru Gainza
9. Orue (483)
10. Larrazabal (445)
* Athletic Cluben oraindik jardunean dauden jokalariak.
Erlazionatutako jokalariak

