2025eko debutariei omenaldia
Alejandro Rego, Asier Hierro, Ibon Sanchez, Endika Bujan eta Selton Sanchez hezi ziren hitzartutako klubetako ordezkariak San Mamesen izan dira
Elche CF taldearen aurkako partidaren baitan, Athletic Clubek Barakaldo CF, Baskauri F.E.A.D., CD Getxo, Danok Bat, Romo FC, Santutxu FC, SD Indautxu eta UD San Miguel taldeen ordezkariak gonbidatu zituen 2025ean gizonezkoen lehen taldearekin debuta egin zuten futbolariei egin zitzaien omenaldira, aipatutako hitzartutako talde hauetan iragana dutenak, alegia. Alejandro Rego, Asier Hierro, Ibon Sanchez, Endika Bujan eta Selton Sanchezen kasuak dira.
Rego Santutxu FC eta SD Indautxu taldeetan aritu zen Lezaman hasi baino lehen; Hierro bere jaioterriko Baskauri F.E.A.D taldean hazi zen; Ibon Sanchez algortarrak CD Getxo eta Romo FC taldeetan jokatu zuen; Endika Bujan, Barakaldoko harrobian hasita, Danok Bat taldean nabarmendu zen eta berriro Barakaldo CF-tik bigarren talde zuri-gorrira igaro zen; Selton Sanchezek, berriz, San Miguel UD taldean eman zituen lehen urratsak, Basauriko bere auzoko taldean.
Hirugarren urtez jarraian egiten du Athletic Clubek ekitaldi hau, loturak sendotzeko eta hitzartutako kluben lana nabarmentzeko, funtsezkoak baitira prestakuntza-lanean, kate zuri-gorriak maila goreneko futbolariak ekoizten jarrai dezan. Partida hasi baino lehen, aipatutako klubetako ordezkariek Athletic Cluben opari bat jaso zuten San Mameseko ohorezko palkoan eta, Elcheren aurkako partidaren amaieran, Rego eta Selton (beste jokalariek ezin izan zuten joan hurrengo egunean Bilbao Athleticek Lezaman jokatuko zuen partida zela eta), egun batean jokalari gisa garatzeko aukera eman zieten haurrekin ere elkartu ahal izan ziren.
Erlazionatutako jokalariak






