
Emakumezkoena |
Jone Amezaga osatu da eta alta jaso du
Jone Amezaga osatu da eta alta jaso du
Zallako aurrelaria, azaroaren erdialdean lesionatu ostean giharretako haustura baten ondorioz, prest dago zelaietara itzultzeko
Ez da bide erraza izan, baina Jone Amezagak irribarre egin du berriro, hiru hilabetez lehiaketatik kanpo egotea eragin dion giharretako lesio bat gainditu ostean. Aurrelari azkarrak muskulatura iskiotibiala lesionatu zuen Anoetako derbiaren aurreko entrenamenduan, iazko azaroaren erdialdean.
Ezbehar horrek bere epeak behar izan ditu, berriro min hartzeko arriskua egon zitekeelako. Lehoiak lan karga pilatu du taldearekin azken asteetan eta Klubeko Zerbitzu Medikoen alta jaso du. Jonek etapa hau atzean utzi du eta bihar SD Eibarren aurka Ipuruan lehiatzeko prest egongo da.
Erlazionatutako jokalariak

