
Kluba |
Athleticen denda berriro ireki da Max Centerren
Athleticen denda berriro ireki da Max Centerren
Barakaldoko merkataritza-gunean kokatuta dagoen dendak, berregokitu ostean, ateak berriro ireki ditu
Barakaldoko Max Centerren dagoen Athletic Cluben denda ofizialak normaltasuna berreskuratu du eta dagoeneko berriro ateak ireki ditu, instalazioak eta kontsumitzaileen esperientzia hobetzeko asmoz establezimenduaren berregokitzeko lanak bukatu ondoren.
Gauzak horrela, talde zuri-gorriaren establezimenduak ohiko ordutegia berreskuratuko du (astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara), eta dagoeneko eskuragarri egongo da Athletic Cluben produktu ofizialetako bat eskuratu nahi duen edonorentzat.
