Sarrerarik gabe Coliseumeko Getafe - Athletic partidarako

Sarrerarik gabe Coliseumeko Getafe - Athletic partidarako

Athletic Clubek talde madrildarrak bidalitako arrazoien berri eman nahi du, zale zuri-gorrientzako ohiko sarrerak jasotzea eragozten diona

Athleticek ez du bere zaleentzako sarrerarik izango apirilaren 5eko asteburuan Coliseumean jokatuko den Getafe CF taldearen aurkako LaLigako partidan.

Joan den uztailean, Getafe CFk LaLigako klub guztiei honakoa jakinarazi zien: "Coliseum estadioa birgaitzeko eta birmoldatzeko obren ondorioz, ezin izango dugu bisitarientzako inolako sarrerarik saldu, egoera hori dela-eta, edukierari dagokienez, arauz eska daitezkeen baldintzetan".