
AC CUP 2026: San Mames, futbol 7ko tokiko talde guztientzako egoitza bermatua
AC CUP 2026: San Mames, futbol 7ko tokiko talde guztientzako egoitza bermatua
Aurre-benjaminak (2017 eta 2016), Kimuak (2015 eta 2014), Aurre-benjamin emakumezkoenak (2014/15) eta Emakumezkoen haurrak (2012/13) kategorietan izena ematen duten Bizkaiko talde guztiak Katedralean lehiatuko dira, plazak agortu arte
AC CUP 2026 markak hautsi dituen edizio bat da: 5.300 futbolarik eta 400 taldek eman dute izena ekaineko lehen bi asteetan Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketa irabazteko.
Oraingo honetan, Aurre-benjaminak eta Kimuak (gizonezkoak) mailako talde bizkaitar guztiek, ekainaren lehen astean multzoen fasea hasiko dutenek, ziurtatuta izango dute gutxienez partida bat jokatzea San Mamesen, hau da, 1.900 futbolari Katedraleko zelaian lehiatzeko ametsa betetzen. Aukera paregabea da, orain arte lehiaketaren azken fasera iristea lortzen zuten taldeei soilik eskaintzen zitzaiena. Oraindik plaza batzuk geratzen dira San Mamesen lehiatzeko kategoria hauetan:
- Aurre-benjaminak Kategoria U9 2017: 9 plaza geratzen dira.
Etxeko talde guztiek San Mamesen jokatuko dute.
- Aurre-benjaminak Kategoria U10 2016: azken 3 plazak.
Etxeko talde guztiek San Mamesen jokatuko dute.
- Kimuak kategoria U11 2015: 6 plaza geratzen dira.
Etxeko talde guztiek San Mamesen jokatuko dute.
- Kimuak kategoria U12 2014: 6 plaza geratzen dira.
Etxeko talde guztiek San Mamesen jokatuko dute.
Bestalde, 7ko futbolean izena emanda dauden emakumezkoen taldeek, Bizkaikoek zein kanpokoek, San Mamesen partida bat jokatuko dute, gutxienez, ekainaren 7ko azken fasean (urrezkoa zein zilarrezkoa). Oraindik plazak geratzen dira bi kategorietan:
- Aurre-benjamin emakumezkoenak 2014/2015: 8 plaza geratzen dira.
Partida San Mamesen bermatuta, azken fasean (urrea eta zilarra).
- Emakumezkoen haurrak 2012/2013: 4 plaza geratzen dira.
Partida San Mamesen bermatuta, azken fasean (urrea eta zilarra).
Futbol 7ko kategorietako Bizkaitik kanpoko 50 talderi ere irekiko zaie aukera sinestezin hau ekainaren 6rako, larunbata. 25 partida jokatuko dira San Mamesen, eta guztiak zozketa bidez erabakiko dira, txapelketaren behin betiko egutegiak ixteko orduan (hasi baino astebete lehenago).
