
"Erasokorrak izan behar dugu baloiarekin eta baloirik gabe"
"Erasokorrak izan behar dugu baloiarekin eta baloirik gabe"
Athleticeko entrenatzaileak denboraldiaren azken txanpari aurre egiteko eta jarritako helburuak lortzeko energia nahikoarekin ikusten du taldea
Ia hiru aste igaro dira Athleticek Ipuruan SD Eibarri irabazi zion F Ligako azken partidatik. Javi Lergak gaur goizean prentsaurrekoan esan duen bezala, geldialdia "luzeegia" izan da, eta taldea berriz lehiatzeko gogoz eta pilak kargatuta utzi du F Ligako 22. jardunaldiari aurre egiteko, Madrid CFF taldearen aurka. Hitzordua, igande honetan, 17:00etan, Lezaman izango da.
Zuri-gorriak eta madrildarrak puntu bakarrera daude, hamargarren eta zazpigarren postuetan, hurrenez hurren. "Berdintasun handia dago silkapenaren erdialdean, eta talde asko daude puntu gutxitan banatuta. Berriz ere lehiatzen gara eta etxean egiten dugu, horregatik igandeko partidak asko esan nahi du" esan du Lergak sailkapenean gora egiteko puntuak lortzeko itxaropenarekin.
Fidagarriak izatea eta partidu bakoitza lehiatzea
Joaneko partidan Fuenlabradako taldea hartu zuten mendean (0-2), Gurtubay eta Agoteren golekin. Arerioari dagokionez, entrenatzaile zuri-gorriak intentsitatea, beteranotasuna eta trantsizio azkarrak azpimarratu ditu. "Baloiarekin eta baloirik gabe oldarkorrak izan behar gara", esan du Javik. "Galeran Madrid CFF-ek asko zigortzen du eta min handia egin dezake. Pazientzia izan beharko dugu ondo aukeratzeko, eta lehen minututik partidaren bila irteteko mentalitatearekin".
Taldearen helburua astez aste joatea da, lehiaketako sentsazioei berriro heltzea eta Eibarren egin genuenari jarraipena ematea. "Ahalik eta goren egoteko mentalitatea dugu. Denboraldi hasieran ezarritako helburua lor dezakegu, oraindik 27 puntu daude jokoan. Fidagarriak izan behar dugu eta partida bakoitza azkena izango balitz bezala lehiatu behar dugu", uste du nafarrak.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Madrid CFF


