
Eserlekuz aldatzeko prozesuaren hasiera
Eserlekuz aldatzeko prozesuaren hasiera
Athletic Clubek San Mamesen eserlekua aldatzeko prozesua hasi du
Athletic Clubek eserlekua aldatzeko prozesua hasiko du, nahi duten Klubeko bazkideek San Mamesen duten eserlekua ez den beste bat eskuratzeko aukera izan dezaten.
Une honetatik aurrera (martxoak 16), eta martxoaren 31eko 12:00ak arte, San Mamesen eserlekuz aldatu nahi duten Athletic Cluben bazkideek Bazkideen Txokoan kontsultatu ahal izango dituzte prozesuaren oinarriak eta zelaian libre dauden tokien zerrenda. Aldaketa egiteko interesa dutenek Klubarekin hitzordua eskatu dezakete banaka zein taldeka. Iaz bezala, bazkideek eserlekuz aldatzean libre uzten dituztenak, geroago hitzordua duten bazkideek aukeratu ahal izango dituzte Bazkidearen Txokoaren bitartez.
