
Liderrari eta Johan Cruyff gotorlekuari bisita
Liderrari eta Johan Cruyff gotorlekuari bisita
Athleticek FC Barcelonaren aurka jokatuko du larunbat honetan, 19:00etan, denboraldi honetan oraindik porrota zer den ezagutzen ez duen zelaian
Liga F-ko egutegiaren irteerarik zailena 23. jardunaldian izango du Athletic Clubek. Javi Lergaren taldeak Bartzelonara bidaiatuko du Johan Cruyff futbol-zelaian jokatzeko. Zelai honek garaipenaren zapore gozoa dastatatu du ikasturte honetan zehar jokatutako partida guztietan. Azkena, Kopako finalerdietako itzulerako norgehiagokan, non blaugranak 4-1 nagusitu ziren KO txapelketako finalerako txartela lortuz.
Ikusi beharko da aste barruan jokatu izanak nola eragin dezakeen azken txanpa honetan ligako titulu berri baten bila dabilen talde batean, Txapeldunen Ligako eta Kopako finalean begirada guztiak jarrita dituztela. Aurtengoa maila kontinentaleko emakumezkoen futbolaren nagusitasun kataluniarra nabarmentzeko beste denboraldi handi bat izan liteke. Aitana Bonmatiren baja luzeak, Laia Aleixandrirena gehituta, ez du Pere Romeuk zuzentzen duen taldea geldiarazi, eta Serrajordi, Aicha edo Ainoa bezalako harrobiko jokalarien ekarpenarekin, FC Bartzelona da nagusi Liga F-ko sailkapenean. Ewa Pajor eta Claudia Pina, 16 eta 15 gol sartu dituztela hurrenez hurren, erasoan kontuan hartu beharreko arriskuetako batzuk baino ez dira.
Castaliako jarrera erreferentziatzat
Ligako lehen itzuliko neurketan San Mamesen izan zen jipoi mingarria oso urrun geratu da eta erreferente onena Castalian jokatu zen Superkopako finalerdia izan zen. Athleticek hamaika metroetatik aurrea hartu zuen markagailuan eta azken unera arte estutu zuen talde kataluniarra finalerako txartela lortzeko. Orduan, Athletic, ahalegin ikaragarrian, txukun mantendu eta aurkariari hozka egiten saiatu zen, baina garaipena eta gerora titulua ere bai, FC Barcelonak erdietsi zuen.
Lehoiak, geldialdia tarteko, sailkapenean gora egiteko helburuarekin jarraitzen dute. Aurreko jardunaldian Madrid CFF-ren aurka lortutako garaipenak ezustekoa emateko eta orain arte talde bakar batek ere lortu ez duena lortzeko asmo sendoarekin joateko balio beharko du, Sant Joan Despíko zelaian punturen bat eskuratzea, alegia. Are gehiago, bi talde soilik izan dira gai larunbateko agertokian gola egiteko. Johan Cruyff zelaian jokatzeko erronka beti da ia ezinezkoa, baina ez dago ezer galtzeko, eta batek daki zer gerta litekeen. Baina, zalantzarik gabe, denboraldiko irteera zailena da honakoa.
Athleticen bertsio hobetuak, lesionatuta egon diren jokalarien ekarpena berreskuratzen jarraitzen du. Hain zuzen ere, alderdi horrek taldea ilusioz betetzen du lehiaketaren azken txanpari aurre egiteko. Gainera, San Mamesen martxoaren 19an (17:00etan) jokatuko den Atletico Madriden aurkako norgehaigoka erakargarria ere gertu dago. Ordea, aurretik, Bartzelonatik igaro beharko dugu, eta Castellon gertatu zen bezala, Athletic hazi eta ahalegin handiak egin beharko ditu FC Barcelona ahalguztidunaren logika nagusitu ez dadin.
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club


