Gozatu San Mamesen errugbi onenez leku esklusibo batetik

Gozatu San Mamesen errugbi onenez leku esklusibo batetik

Katedrala bi gau historiko bizitzeko prestatzen ari da, maiatzaren 22an eta 23an Champions Cup eta Challenge Cup finalak jokatuko baitira bertan. VIP sarrerak salgai daude dagoeneko

Europako errugbi onena San Mamesera itzuliko da. 2026ko maiatzaren 22an eta 23an, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup txapelketen finalak izango dira Katedralean.

Topaketa horiek ahalik eta erosotasun eta esklusibotasun handienarekin bizi nahi badituzu, VIP guneko esperientziak aztertzea gomendatzen dizugu, zerbitzu guztiekin eta bereguneko ikuspegi paregabearekin, ikuskizuna beste maila batera igoz. 
 

EROSI FINALERAKO SARRERAK HEMEN


Palko pribatuak, 8, 10 edo 12 lagunentzako formatutan daude salgai, menu bereziarekin eta edariak barne. Erosotasun eta pribatutasun maila handienarekin errugbi onenaz gozatzeko esperientzia premium bat eskaintzen dute palkoek. 


Eskatu palkoei buruzkoinformazio gehiago
 

Era berean, salgai daude VIP besaulkiak ere, partidak kokapen pribilegiatu batetik jarraitzeko. Gozatu San Mameseko eraztun nagusiko zerbitzu guztietaz eta San Mameseko VIP eremuko giro esklusiboaz.

 

VIP Sarrerak erosi