
Komunikatu ofiziala: Athletic Clubeko presidenteari egindako mehatxuei buruzkoa
Komunikatu ofiziala: Athletic Clubeko presidenteari egindako mehatxuei buruzkoa
Athletic Clubek bere babes osoa adierazi dio Jon Uriarte presidenteari eta jasotako mehatxuak gaitzetsi eta deitoratzen ditu
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak aurkeztutako salaketaren aurrean -komunikabide batek argitara eman duena-, bere pertsonaren aurkako hainbat mehatxu azaltzen direnak, Klubak honako hau adierazi nahi du:
Athletic Clubek mehatxu edo intimidazio mota oro baztertzen du eta pertsonen askatasuna isilarazi edo mugatu nahi duen edozein jokabide tinko gaitzesten du. Klubak defendatuko ditu, elkarte honetako kide izateagatik, edozein indarkeria mota jasaten duten bazkide guztiak, eta bere babesa adierazten dio Klubeko presidenteari.
Errespetua tinko exijituz bakarrik eraiki ahal izango dugu gizarte eta Athletic hobea.
