Valverdek ez duela Athleticen jarraituko datorren denboraldian iragarri du

Valverdek ez duela Athleticen jarraituko datorren denboraldian iragarri du

Entrenatzaileak, zuri-gorrien benetako mito biziak, Klubarekin hitz egindako erabaki horren berri eman du, eta LaLigako azken 10 partida erabakigarrietan jarriko du arreta

Ernesto Valverdek, zuri-gorrien historiaren legenda biziak, datorren denboraldian Athletic entrenatzen jarraituko ez duela iragarri nahi izan du gaur, kanal ofizialetan argitaratutako bideo apal baten bidez. Klubarekin batera adostutako erabakia da, eta denboraldiaren azken txanpan sartu aurretik jakinarazi da, taldea LaLigako azken 10 partida erabakigarrietan zentratuta.


Hauxe da Ernesto Valverdek bideoan transmititzen duen mezua:

“Kaixo guztioi. Agerraldi hau datorren denboraldian Athleticeko entrenatzailea ez naizela izango iragartzeko da, denbora askoz hausnartu eta aspalditik hartutako erabakia da; Klubarekin ere hitz eginda dago, eta zuekin partekatu nahi dut.

Aldi berean, ligako hamar partida garrantzitsu geratzen zaizkigula azpimarratu nahi dut, igande honetan Betisen aurkakoa hasita. Hamar partida horietan gure helburuak lortu nahi ditugu, asko dugu irabazteke, dena emango dugu eta, zalantzarik gabe, denok batera bagaude, inolako zalantzarik gabe lor dezakegu”.

Agurra denboraldia amaitzean

Ernesto Valverde da Athletic Cluben historian lehoiak gehien zuzendu dituen entrenatzailea, eta 495. partida zuzenduko du Betisen aurka igande honetan.

Taldean bere hirugarren etapa da (2003-05, 2013-17, 2022-26). Hamargarren urtea du Athletic entrenatzen, kirol arrakastaz beteriko ibilbidea osatuz, eta horien artean bi titulu nabarmentzen dira: 2015/16ko Superkopa eta 2023/24ko Kopa. Horren ondorioz, 40 urteren ondoren, Gabarra berriro atera ahal izan zuen athleticzaleen familiak.

Entrenatzaile gisa egindako ibilbide bikain honi bere jokalari aroa gehitu behar zaio, 1990 eta 1996 artean sei denboraldi, 188 partida jokatu eta 50 gol sartu zituelarik.

Valverdek datorren denboraldian jarraituko ez duela jakin ondoren, Athletic Cluben mito bizi honen agurra aurrerago izango da, denboraldiaren amaieran.