"10 partida geratzen dira eta oraindik badugu zer esana"

"10 partida geratzen dira eta oraindik badugu zer esana"

Ernesto Valverdek Betisen aurkako partida "oso partida garrantzitsua" dela esan du

"Oraindik 10 partida geratzen zaizkigu aurretik eta badugu zer esana. Oraintxe bertan, guretzat oso garrantzitsua den partida baten atarian gaude, eta puntuak lortu eta suspertu egin nahi dugu", adierazi du Ernesto Valverdek Real Betisen aurka bihar, igandea, 18:30etik aurrera San Mamesen jokatuko den partidaren atarikoan.

Entrenatzaile zuri-gorriak argi hitz egin du taldeak azken txanpan duen helburuari buruz: "Gauza asko egiteko garaiz gaude, baina bigarren solairura iristeko lehenago lehengora iritsi behar da. Solairuz solairu joan behar da. Orain, guretzat garrantzitsuena biharko partida da, Betisen aurkakoa. Bultzatuko gaituen dinamika bat hartu nahi dugu. Hortik aurrera, gorago iristen eta arazorik ez izaten saiatuko gara".

Talde andaluziarra Europa Leaguean 4-0 irabazi zion Panathinaikosi, eta Valverdek ohartarazi duenez, "bere hiru aurrelariak oso garrantzitsuak dira, arrisku handia sortzen dutelako. Oso ondo ikusten dut Betis, Europako postuetan erregulartasunarekin. Partida zaila izango da guretzat".

Azkenik, datozen norgehiagokei nola aurre egin behar zaien argi utzi du: "Partida bakoitzean dena metako 10 aukera ditugu. Hainbeste eman digun bulkada hori ezin da falta, gauzak ondo ateratzen ez direnean heltzen dioguna. Elkarrekin bagaude indartsuagoak gara".